Emakumezkoen Telmo Deun seigarren izan da Hondarribian

Baleike 2019ko ots. 24a, 09:55

Hondarribiko XIX. traineru jaitsiera jokatu zen atzo. Zumaiako bi ontzik hartu zuten parte estropada honetan, eta biek ere lan ederra egin zuten. 

Zumaiako emakumezkoen traineruaren itzulera bizi izan zen atzo. Hainbat urteren ondoren, berriro uretan ikusi genuen emakumezkoen Telmo Deuna, eta baita lan txukuna egin ere. Zumaiarrak seigarren izan ziren hamar ontzien artean. Jaitsierako irabazlea Orio izan zen.

Beteranoak ere Hondarribian izan ziren atzo eta hirugarren egin zuten. Fortuna eta Zarautz A izan zituzten gorriek aurretik.