'Lazzaro feliz' pelikula emango dute gaur zine forumean

Baleike 2019ko ots. 21a, 08:24

Lazzaro feliz pelikula italiarra emango du Ostarrena zine klubak, gaur, zine forum saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Cannesen Gidoi Onena ex aequo saria eta Sitgesen Epaimahaiaren Sari Berezia jaso duen filma italiarra. Lazzaro zintzotasun handiko nekazaria da eta La Inviolatan bizi da, Alfonsina de Luna markesak kontrolpean duen herrixkan, mundutik urrun.  Nekazarien bizimodua ez da batere aldatu han, lan asko eta gogorra egiten dute, eta Lazzaroren zintzotasunaz gainera, oraindik eta gehiago aprobetxatzen dira. Udan, Tancrediren laguna egingo da, markesaren semearena eta horrek Lazzaro mundu modernoa ezagutzera eramango du.