Sute txiki bat izan da goizean Jadarre auzoan

Baleike 2019ko ots. 19a, 11:58

Sistema elektriko batek sute txiki bat eragin du goizean Jadarre auzoko eraikin batean. Kalteak eragin baditu ere, ez da zauriturik izan. 

Goizeko 10:00ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek: Jadarre auzoko 12. portaleko sistema elektrikoak su hartu du. Suteak kalteak eragin ditu etxebizitzako fatxadan, baina ez da zauriturik izan. Ertzaintzak inguruko kaleak ibilgailuentzako itxi ditu, suhiltzaileek sua itzali bitartean. 

Bizilagun baten arabera, iazko irailean jarri zituzten kableak ezkutatzeko apaingarriak, baina kableak ez zituzten aldatu.