Euskal Herri osoko 440 muslari arituko dira finalerako txartelen lehian. Horien artean Zumaiako bi bikote daude: Beñat Manterolak eta David Calderonek osatutako Zumaia-1, eta Ion Agirrek eta Borja Yeregik osatzen duten Zumaia-2. Gipuzkoako muslarien kanporaketa otsailaren 23an egingo da, 15:00etatik aurrera, Zaldibiako herri antzokian.