Giro ederrean aurkeztu du Hezurbeltzak taldeak bere lehen diskoa

Baleike 2019ko ots. 17a, 12:44

Ostiralean aurkeztu zuen Hezurbeltzak taldeak azaroan kaleratutako diskoa, Aita Mariko zine aretoan. 

Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Pitik osatzen dute Hezurbeltzak taldea. Iazko Durangoko Azokan aurkeztu zuten beraien lehen diskoa, eta ostiralean Zumaian izan ziren. 150 pertsonatik gora elkartu ziren Aita Mariko zine aretoan.