Zumaiarrek emaitza onak lortu dituzte neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketan

Baleike 2019ko ots. 17a, 11:25
Argazkiak: Peio Romatet.

Zumaian jokatu ziren atzo arratsaldean neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketak. Itxas-Gain elkarteko piraguistak emaitza onak lortu zituzten, eta bigarren postuan sailkatu zen, Santiagotarrak taldearen atzetik. 

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu zen atzo arratsaldean, larunbata, Zumaian. Bost klubek hartu zuten parte, eta Santiagotarrak izan zen kluben artean nagusi, 2135 puntu lortuta. Itxas-Gain bigarren postuan sailkatu zen 1500 punturekin, eta hirugarren Pasaia, 977 punturekin. Laugarren eta bosgarren postuetan, aldiz, Donostia (206) eta Fortuna (97) sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Itxas-Gaineko piraguisten artean, aipatzekoa da emakumezko seniorren mailan Irati Osak lortutako garaipena. Izaskun Gonzalez hirugarren postuan sailkatu zen, kategoria berean. Gizonezko beteranoetan, Jon Lazkanok eta Eñaut Aizpuruak bigarren eta hirugarren denbora onena egin zuten, hurrenez hurren. Gizonezko seniorretan Xabier Osa hirugarren postuan sailkatu zen, eta gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailan, aipatzekoa da Martin Egañak eta Unai Azkunek egindako lana.