'Green Book' eta 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria' filmak emango dituzte asteburuan

Baleike 2019ko ots. 15a, 14:30

Bihartik astelehenera bitartean emango dute 'Green Book' film estatubatuarra. 

Hezurbeltzaken kontzertua dela eta, larunbatetik astelehenera bitartean emango dute asteburuan Green Book filma. Urrezko Globoetako irabazle nagusia izan da aurten, hiru galardoirekin: komedia edo musikal onenaren sariaantzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria (Mahershala Ali) eta gidoi onenarena (Nick Vallelonga, Brian Currie eta Peter Farrelly).

Larunbatean 19:30ean eta 22:30ean emango dute, eta igandean eta astelehenean saio bana izango da 19:30ean. 

Udare erraldoiaren istorio harrigarria filma, aldiz, igandean botako dute 16:30ean. Philip Einstein Lipskik, Jorgen Lerdamek, Amalie Naesby Fickek zuzendu dute marrazki bizidunez osatutako 80 minutuko lana.