Santelmoak antolatzeko bilera deitu dute otsailaren 26rako

Baleike 2019ko ots. 14a, 12:11

Aurtengo jaiak antolatzeko bilera deitu du Kultura Sailak. Otsailaren 26an (asteartea) egingo dute, 19:00etan.

Apirilaren 26an hasi eta maiatzaren 5era bitarte ospatuko dira aurten San Telmo jaiak. Kultura Saila dagoeneko jarri da herriko jaiei begira, eta herriko elkarte edota taldeetan sor daitezkeen proposamenak jasotzeko, bilera irekia deitu dute. Otsailaren 26an (asteartea) egingo dute, 19:00etan hasita, Alondegian.

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek proposamenak aurrez bidaltzeko aukera izango dute Alondegia Kultur Etxeko bulegoan (943.861056 / kultura@zumaia.eus).