Pedagogo sortzaileak: Elbira Zipitria

Hik Hasi 2019ko ots. 13a, 10:00

Pedagogo sortzaileak izeneko monografikoa eguneratzen dihardu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, eta ikasturte honetan emango du argitara edizio berritua. Hainbat pedagogo luburuxan txertatu aurretik, ordea, Hik Hasi aldizkarian argitaratuko du haien inguruko informazioa, pedagogiako zein psikologiako adituen eta arituene eskutik. Elbira Zipitriaren inguruko ekarpen hauxe da zerrenda horretan hamargarrena. 

Elbira Zipitria Irastortzak, isilpean eta ausarki jokatuz, Gipuzkoako lehen euskal etxe-eskola sortu zuen frankismoaren urte beltzenetan. Abertzalea, euskaltzalea, kristau fededuna eta klase-kontzientzia handikoa, Ikastolaren hazia eta Euskal Eskolaren 36ko gerra aurreko eta gerra ondorengo mugimenduaren lokarria izan zen.

Andereñoa, pedagogoa, idazlea, politikaria eta hizkuntzalaria izan zen. Ekarri oparoa egin zuen jorratu zituen arlo guztietan. Aipagarria da euskal gramatikari egin ziona, NOR-NORI-NORK terminoen asmatzailea izan baitzen.

Hainbat ohar bibliografiko

Zumaiako (Gipuzkoa) Narrondo auzoan jaio zen, 1906ko maiatzaren 28an.

Muñoatarren ikastolan hasi zen lanean 1926an, Donostian. Garai hartako eskoletan, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa zen. Gai horrekiko zuen sentsibilitateaz gain, Emakume Abertzale Batzako (EAB) kidea zen. Handik, etengabekoak ziren euskal eskolen eraikuntza-lanetan parte hartzeko deiak. Emakume ugarik erantzun zioten deiari: Zipitriarekin batera, Julene Azpeitiak, Madeleine Jauregiberrik, Robustiana Mujikak eta Maritxu Ituartek, besteak beste.

Edukia irakurtzen jarraitzeko, jo Hik Hasi-ren webgunera.