Hezurbeltzak taldearen Zumaiako kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko

Baleike 2019ko ots. 3a, 12:00

Otsailaren 15ean helduko da Hezurbeltzak Zumaiara: Aita Mariko zine aretoan eskainiko dute kontzertua, 22:00etan. 

Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prieto Pittik osatzen dute Hezurbeltzak musika taldea. Politika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz, emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dituzte; musikaren, atrezzoaren eta giro berezi baten bitartez.

Azaroan aurkeztu zuten 13 abestiz osatutako diskoa, eta kontzertuak ematen ari dira ordutik. Otsailaren 15ean helduko da Hezurbeltzak Zumaiara: Aita Mariko zine aretoan eskainiko dute kontzertua, 22:00etan. 

Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. 10 euroren truke eskuratu ahal izango dira aurrez, webgune honetanLeihatilan ere salduko dituzte, egunean bertan, 12 euroren prezioan.