Beheko Plaza abesbatzak kantu jira egingo du larunbatean, santa eskean

Baleike 2019ko urt. 30a, 12:22

Ohiturari eutsiz, Beheko Plaza abesbatza kalez kale kantuan arituko da larunbatean, santa eskean. 

Santa Ageda bezpera otsailaren 4a den arren, kalera larunbatean irtetea erabaki dute Beheko Plaza abesbatzako kideek. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira Hogarretik, eta herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, santa eskean: Erribera kalea, Txomin Agirre kaia, Ondartxo Plaza, San Telmo kalea eta Ardantzabide, besteak beste.