Astelehenean zabalduko dute jaietan salmenta postuak jartzeko baimena eskatzeko epea

Baleike 2019ko urt. 30a, 12:00

Otsailaren 4tik 28ra bitartean aurkeztu beharko dira San Telmo eta San Pedro jaietan salmenta postuak jartzeko eskaerak. 

Zumaiako Udalak astelehenean, otsailaren 4ean, zabalduko du San Telmo eta San Pedro jaietan salmenta postuak jartzeko baimena eskatzeko epea. Otsailaren 28ra bitarte aurkeztu ahal izango dira. 

Gernika pasealekuan jarriko dituzte postuak, eta, gehienez ere, 6 metro koadroko 15 postu baimenduko ditu Udalak. Bi jaietan postua jartzeko eskaerei emango diete lehentasuna. Aurrez aipatutako epean 15 eskaera baino gehiago jasoz gero, zozketa bidez hautatuko dituzte postuak. Eskaera kopurua 15 baino gutxiagokoa bada, aldiz, San Telmo jaietan postua jarri nahi dutenei emango diete baimena lehendabizi. Maiatzaren 1etik 31ra San Pedro jaietan postua jartzeko baimen eskaera zabalduko dute ondoren. 

Baimenak jaso ondoren, adjudikaziodunek martxoaren 5etik 20ra bitarte aurkeztu beharko dute dokumentazioa eta ordainagiriak. Eskaerak udaletxean bertan (Foruen Enparantza, 1-20750) aurkeztu edo posta elektronikoz bidali ahal izango dira (hirigintza@zumaia.eus edo hirigintza1@zumaia.eus).