Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Baleike 2019ko urt. 30a, 08:23

Iaztik elkarlanean dira Udala eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa. Hitzarmena, baina, aste honetan sinatu dute. 

Hitzarmena aste honetan sinatu dute, baina, Federazioarekin elkarlana 2018an hasi zen. Hiru lerro lantzen hasi zen Federazioa Zumaian 2018an: aniztasun funtzionala duten pertsonen egoeraren azterketa, sentsibilizazio jarduerak eta helduentzako entrenamendu funtzional zerbitzua.

Zumaian lau programa daude dagoeneko martxan:

Hobesegi

Menpekotasuna duten baliabide ekonomiko murritzeko pertsonentzako Hegalak kirol zentroan eskaintzen den banakako programa, diziplina anitzeko lantalde baten eskutik, erabiltzailearen egoera hobetzeko aukera ematen duena. Urte beteko iraupena.

Ongi segi

Lubaki kiroldegian eskaintzen den banakako programa, ezgaitasun egiaztagiria duten pertsonei zuzendua, hobetzeko aukerarekin.

Segi

Kiroldegian eskaintzen den taldeko programa, ezgaitasun egiaztagiria duten pertsonei zuzendua, hobetzeko aukerarekin.

Sartu

Udal kiroldegian eskaintzen den taldeko programa, ezgaitasun egiaztagiria duten pertsonei zuzendua, integrazioarako eta hobetzeko aukerarekin.

Martxan dauden programa hauetan aniztasun funtzionala duen edonork parte hartu dezake eta horretarako Gizarte Zerbitzuetara jo behar du: Branka, Aizkorri kalea 4 - 943 86 22 00.