Juanjo Alvarez: "Modu zibilizatuan ordenatu ezin den dibortzioa da Brexit-a"

Zarauzko Hitza | Onintza Lete Arrieta 2019ko urt. 29a, 15:30

Gaur 19:30ean hitzaldia emango du Zarautzen Juanjo Alvarez nazioarteko zuzenbide pribatuko katedradunak; herritarrei hainbat gako emango dizkie Europaren egoera zaila ulertzeko. ZarautzOn elkarteak antolatu du hitzaldia.

Zer gertatuko da martxoaren 29tik aurrera, Brexit-a indarrean sartzen bada ez delako akordiorik lortu Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean? Nola eragingo die hara esportatzen duten euskal enpresei? Eta arrantzaleei? Erresuma Batuaren indarguneetako bat da finantza arloa, eta han egoitza duten enpresa eta banku atzerritarrei esker lortzen duten dirua. Europako Batasunetik ateratzen den unean, ordea, enpresa atzerritar horiek ere ez dira egongo Europako Batasunean, edo ez dira egongo Erresuma Batuan. Esaterako, badaudelako enpresa alemaniarrak, lana Alemanian baina egoitza Erresuma Batuan dutenak, hainbat onura eta malgutasun dutelako han.

Gai horiei eta beste hainbati helduko diete gaur 19:30ean Antoniano aretoan, ZarautzOn elkarteak Brexit-az antolatu duen hitzaldian. Juanjo Alvarez (Zumaia, 1964) Zarauzko bizilagunak emango ditu azalpenak. Nazioarteko zuzenbide pribatuan katedraduna da, eta gertutik ari da bizitzen gaia. Otsailaren 13an, esaterako, moderatzaile lanak egingo ditu Brexit-ari buruzko mintegi batean. Bilboko kontsul britainiarrak eta 300 euskal enpresak hartuko dute parte han. Agenda estuan tarte bat egin, eta pasa den astean HITZAri Madrildik laburbildu dizkio gaiari buruzko gako batzuk.

Erreportajea osorik irakurtzeko, jo Zarauzko Hitza-ren webgunera.