Janari ibilgailuentzako baimenen esleitzea arautuko du Udalak

Baleike 2019ko urt. 29a, 11:54

Esleipena zozketa bidez egingo dute, eta hiru lizentzia banatuko dituzte ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko: bi Amaia Plazarako, eta bat Pulpo parerako. 

Egun berezietan herrian jartzen diren janari ibilgailuentzako baimenen esleitzea arautu du Udalak. Datozen egunetan GAOn argitaratu ondoren jarriko da indarrean. 

Salmentak 11 egunetara mugatu dituzte aurten: martxoaren 2a, apirilaren 27,28 eta 29a, maiatzaren 3 eta 4a, ekainaren 29a, abuztuaren 3a, 10a eta 17a, irailaren 21a eta abenduaren 31. Egun horietan saldu ahal izango dituzte ogitartekoak eta patata frijituak janari ibilgailuek, 22:00etatik 6:00etara bitarte. 

Eslepiena zozketa bidez egingo dute, eta prozedura honetan parte hartzeko, eskabidea eta iragarkiak zerrendatzen dituen agiriak aurkeztu beharko dira, iragarkia GAOn argitaratu eta 15 eguneko epean. Lizentzia eskuratzen dutenek aurrez aipatutako egun horietan jarri ahalko dituzte janari ibilgailuak, zozketaz bidez egokitutako kokalekuetan. Hiru lizentzia banatuko dituzte ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko: bi Amaia Plazarako, eta bat Pulpo parerako. 

Ezingo zaio lizentzia hirugarren bati utzi, eta onuradunak 1.789,08 euro ordaindu beharko dizkio Udalari, aparkaleku erreserba, udal bide publikoen lur, lur azpi edo lur-gainaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi eta kaleko salmenta kontzeptuetan.