(EGUNERATUTA) Getaria eta Zarautz arteko errepidea ireki dute

Baleike 2019ko urt. 29a, 07:15

Trafiko zuzendaritzak oraintxe esan duenez, errepidea guztiz ireki da eta normaltasunez igaro daiteke bertatik. Lurraldebusek ere ohiko zerbitzua berrezarri du.

Goizeko seiak inguruan Getaria eta Zarautz arteko N-634 errepidea guztiz itxi da luiziagatik. Lurraldebusek autobus zerbitzua egokitu du, eta bi herrien artean lantzadera zerbitzua jarri du Meagatik. Orain, ordea, autobus zerbitzua normaltasunez ari da martxan.