Kaldereroak antolatzeko bilera irekia egingo da asteazkenean Alondegian

Baleike 2019ko urt. 28a, 19:00
Argazkia: Donostia Kultura.

Zumaian kaldereroak antolatzeko talde bat elkartu da, eta jende gehiagoren partaidetza izateko, bilera irekia egingo dute asteazkenean Alondegian, 19:00etan.

Inauterien aurretik ospatzen dira kaldereroak Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Zumaian ere, aurten, kaldereroen konpartsa kalera irteteko asmoa dute horretarako elkartu den talde batek. Gauzak horrela, hilaren 30ean, asteazkenean, taldea osatu eta informazioa emateko bilera irekia egingo dute Alondegian, 19:00etan.

Taldetik konpartsa osatzeko prest dagoen edonor bilerara azaltzea eskertzen dute. Bertan elkartzen den jende kopuruaren arabera erabakiko da egitasmoarekin aurrera jarraitu edo ez. Familia giroan parte hartzeko aukera egongo da, haur eta helduak nahastuta.