Bihar jokatuko da Zumaiako VIII.txakurkrosa

Baleike 2019ko urt. 26a, 17:00

Urteko lehen kirol proba jokatuko dute bihar zumaian. Goizeko 11:00etan hasita, Zumaiako VIII. Txakurkrosa korrituko dute kirolariek eta beraien txakurrek. 

Irteera eta helmuga Alai auzategian kokatuko da, Victoriano Arrate etorbidean, eta zirkuitua Basustagainean prestatuko dute, azken urteotan egin bezala. 

Lasterketa goizeko 11:00etan hasiko da. Parte hartzaileek 8.300 metroko ibilbidea bete beharko dute. Albaitaritza kontrola goizeko 9:00etatik 10:30era bitartean egingo dute. Izenak herrikrosa.eus webgunean eman daitezke oraindik. Egunean bertan 9:00etatik 10:00etara bitartean eman ahal izango dira. 

Behin proba amaituta, haurrentzako saioak egingo dira. Txikiek txakurrekin korrika saioa egiteko aukera izango durte eguerdiko 12:00etatik aurrera. Izenak unean bertan emango dira, euro baten truke.