Otsailaren batean egingo dute Korrika antolatzeko bilera

Baleike 2019ko urt. 24a, 16:54

Apirilaren 12an, ostiralean, pasako da Korrika Zumaiatik, 11:30ak aldera. Egun hori antolatzeko bilera deitu du Korrikako Batzordeak. Datorren ostiralean izango, otsailaren 1ean, da Igor euskaltegian, 17:30ean.

AEK-k antolatzen duen 21. Korrika abian da, "Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia". Aurtengo edizioa Garestik Gasteizera izango da. Apirilaren 4an hasiko da eta 11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du. "Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe". Ekitaldiaren helburua da "gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea".

Zumaiara apirilaren 12an iritsiko da Korrika, 11:30ak aldera. Aurretik, baina, Korrikaren nondik norakoak azaltzeko eta herrietan antolatu nahi diren ekintzen inguruan hitz egiteko herriz herriko bilerak deitu ditu Korrikako Batzordeak. Zumaiaren kasuan otsailaren 1ean, datorren ostiralean, egingo da batzarra Igor euskaltegian, 17:30ean.

Kilometroak erosteko epea zabalik

Kilometroen salmenta ere martxan da dagoeneko, eta kilometroa erosteko azken eguna martxoaren 15a izango da. Kilometroez gozatzeko gutxiengo ekarpen ekonomikoa 425 eurokoa da eta Korrikako Batzordetik edozein eragileri gonbita luzatu nahi die kilometroa erostera eta 21. Korrikan parte hartzera.

Kilometroren bat erosi nahi dutenek bide hau erabili beharko dute harremanetan jartzeko: usoa-o@aek.eus (Uxoa Olaskoaga)