Kiroldegiko zenbait ikastarotan parte hartzeko aukera dago oraindik

Baleike 2019ko urt. 24a, 09:04

Badira pare bat aste kiroldegiko ikastaroak martxan daudela. Gehienak beteta dauden arren, zenbait ikastarotan oraindik badago izena emateko aukera.

Kiroldegitik jakinarazi dutenez, zumba, aerobik eta cyclingeko saio batzutan lekua dago oraindik. Bestalde, TRX saioak duen arrakasta ikusita, astelehen eta astezkenetan 15:00etatik 15:45era talde berri bat sortzeko aukera zabaldu da.

Izena eman nahi izanez gero edo informazio gehiago jasotzeko, jo zuzenean Lubaki kiroldegira, edo deitu 943 862 021 telefono zenbakira.