Julio Medemen 'El arbol de la sangre' filma, bihar, zine forumean

Baleike 2019ko urt. 23a, 08:18

Familia baten sustraiak landuko dira film honetan, eta horren ondorioz, maitasun istorioak, desamodioak, sexua, eromena, zeloak eta fidelitate ezak ezagutuko dira; baita sekretuak eta tragediak ere. Zine emanaldia bihar izango da, 22:00etan.

Julio Medem zuzendari donostiarraren lan berriak Marc (Álvaro Cervantes) eta Rebeca (Úrsula Corberó) bikote gaztea du protagonista. Drama eta misterio kutsua duen pelikula honetan, bi protagonistak euren arbasoena zen euskal baserri zahar batera joango da bizitzera. Bertan, familiaren sustraien historia idatziko dute, eta sortuko duten zuhaitz genealogiko horren baitan, maitasun istorioak, desamodioak, sexua, eromena, zeloak eta fidelitate ezak bilduko dituzte; baita sekretuak eta tragediak ere.

Filma zine forumean emango da bihar, Aita Marin, 22:00etan.