Realaren berdinketa ikusi dute Algorrikoek, Vallecasen

Baleike 2019ko urt. 20a, 20:41

Rayo Vallecano eta Realaren arteko futbol partida ikusi berri dute Zumaiako Algorri taldekoek Madrilen, Vallecasen. Partida bina goleko berdinketarekin amaitu da.

Algorrik urtero egiten duen irteeran, oraingoan, Madrilera joan dira. Vallecasen izan dira Realaren zaletuak. Txikiteoaren eta bazkariaren ondoren joan dira futbol zelaira.

Rayo 2-0 emaitzarekin jarri da aurretik, baina Reala markagailuan hurreratu da lehen zatiaren amaieran Hector Morenoren gol batekin.

Bigarren zati parekatu baten amaierara arte egon behar izan dute realzaleek berdinketaren gola ikusteko. Willian Josek sartu du binakako gola. Amaieran Realak garaipena lortzeko aukera ere izan du.