Txiribuelta Elkarteak 2019ko bazkidetza kanpaina abiatu du

Baleike 2019ko urt. 17a, 15:32

Izen emate epea gaurtik urtarrilaren 28a arte izango da. Batzar orokorreko deialdia ere egin dute: otsailaren 1ean izango da, Oxforden, 18:00etan.

0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako topagunea da Txiribuelta Elkartea, eta gaurtik hasita, 2019ko bazkidetza kanpaina abiatu du izen eman nahi duten familientzat. Urtarrilaren 28a arte egongo da matrikulatzeko aukera, eta horretarako bi bide nagusi izango dira. Alde batetik, inprimaki fisikoak daude Alondegian, turismo bulegoan eta Tipitaki kafetegian. Txiribueltatik jakinarazi dutenez, "behin inprimakian datuak beteta bertan utzi daiteke diru sarreraren ziurtagiriarekin batera". Beste aldetik, txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera mezu bat bidali daiteke familiako kideen datuak jarriz (izen-abizenak eta jaiotze-data), harremanetarako beharrezko datuak (helbidea, telefono-zenbakia eta e-posta) eta kuota ordaindu izanaren agiria. Hemen duzue online inprimakia.

Matrikularen zenbatekoa familia bakoitzeko urteko 30 eurokoa izango, eta honako hau da Laboral Kutxako kontu korrontearen zenbakia: ES0330350037410370048305.

Batzar orokorra

2019ko bazkidetza kanpaina martxan jartzeaz gain, urteko batzar orokorraren berri eman du Txiribueltak. Hala, bazkide guztientzat zuzendutako batzarra egingo da otsailaren 1ean, ostiralean, Oxforden, 18:00etan hasita.