Hasi dute batel denboraldia

Argazkia: Telmo Deun arraun elkartea

Gaur hasi dute 2019ko batel denboraldia. Trintxerpen jokatu da Gipuzkoako batel ligako lehen jardunaldia. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hamar ontzi uretaratu ditu ligako lehen jardunaldi honetan. Lan ona egin dute zumaiarrek, eta emaitza onenak, gizonezkoetan, infantil mailan izan dituzte. Emakumezkoetan haurrak, eta gizonezkoetan jubenilak ere bikain aritu dira.

Hauek dira Zumaiako ontziek lortutako emaitzak:

  • Emakumezkoetan, haurren mailan: 2. 
  • Emakumezkoetan, promesa mailan: A ontzia 7., eta B ontzia 13.
  • Gizonezkoetan, infantil mailan: A ontzia 1., eta B ontzia 3.
  • Gizonezkoetan, kadete mailan: A ontzia 6., B ontzia 12., eta C ontzia 15.
  • Gizonezkoetan, jubenil mailan: 2. 
  • Gizonezkoetan, senior mailan: 5.

Bihar jokatuko dute ligako bigarren jardunaldia, Tolosan, goizeko 11:00etatik aurrera.