Zabalik dago 35. herri lasterketarako izen ematea

Baleike 2019ko urt. 12a, 12:09

Otsailaren 23an korrituko da Zumaiako 35. herri lasterketa. Ohikoa den bezala, bi distantziatan hartu ahal izango da parte: 5.600 metrokoan edo 10.200 metrokoan. Izen emateak zabalik daude jada. 

Helduen lasterketak 17:00etan hasiko dira. Aurretik, haur eta gaztetxoen lasterketak korrituko dira, 15:45etik aurrera. Aurrebenjaminek eta benjaminek 300 metro egingo dituzte, alebinek 1.050 metro, eta infantilek eta kadeteek 2.100 metro. 

Izen ematea zabalik dago jada herrikrosa.eus webgunean. Lasterketa luzean parte hartuko dutenek 13 euro ordainduko dituzte; laburraren kasuan 11 euro ordainduko dira. Internet bidezko izen ematea otsailaren 23an, eguerdiko 12:00etan itxiko da. 

Egunean bertan, otsailaren 23an, ere izango da izena emateko aukera, itsas kiroldegian. Kasu honetan 15 euro ordainduko dituzte lasterketa luzean parte hartzeko, eta 13 euro laburrerako.