Euskal ontzigintza tradizionalaren inguruko ikastaroa antolatu du Beduolak

Baleike 2019ko urt. 11a, 17:30

Urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 1era eskainiko du tailerra Agustin Jordan Romerok. 

Urtarrilaren 28, 29, 30, 31 eta otsailaren 1ean emango du Agustin Jordan Romerok El secreto del trazo tradicional vasco en el barco tailerra, 18:00etatik 20:00etara, Alondegiko Molla gelan. 

Plazak mugatuak izango dira, eta 50 euroren truke eman daiteke izena, beduolaelkartea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita edo 646-49 43 93 telefono zenbakira deituta. Tailerra gazteleraz izango da.