Neguko xake ikastaroak martxan

Erabiltzailearen aurpegia Kbi Zumaiako Xake Kluba 2019ko urt. 11a, 08:35

Urtarrilean hasiko dira neguko xake ikastaroak 7-16 urte arteko neska-mutilentzat.

Urtarrilaren 22an hasiko dira neguko xake ikastaroak, astean ordu betez, eta maitzaren 29an amaituko dira. Ikastaro osoaren matrikula 25 eurokoa da, eta izen-ematea urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.

Izen-ematea bi modutan egin daiteke: batetik, Zumaiako bi ikastetxeetan bertan aukera egongo da izena emateko; eta bestetik, zuzenean jar zaitezkete harremanetan Xake Klubarekin, zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatziz edota 630937041 / 685758902 zenbakietara deituz.

Bidez batez, Zumaiako Herri Eskolako eta Zumaiena ikastetxeko guraso elkarteei eskerrak eman nahi dizkiegu informazioa zabaltzen laguntzeagatik.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu ostiral arratsaldetan lokaleko ateak irekita egongo direla xakean jolastu nahi duen edonorentzat.

Eskerrik asko!

KBI Zumaiako Xake Kluba.