ZOZKETA: Freedoniaren kontzerturako irabazlea eta Willis Drummonden kontzerturako sarrerak

Baleike 2019ko urt. 10a, 16:08

Kontzertu bakarra ez, bi izango dituzte aste honetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bihar Freedonia soul talde madrildarra igoko da agertokira, eta larunbatean Willis Drummond lapurtarrak, eta Delient taldea. 

Lehenbizi Freedonia taldearen kontzerturako lagun batentzako bi sarrera zozkatu ditugu. Sariduna Iñigo Odriozola da. Zorionak! Sarrera aretoko atean izango dugu zain. 

Willis Drummondek eta Delientek larunbatean, 23:00etatik aurrera, emango duten kontzerturako sarrerak eman dizkigute antolatzaileek Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Lagun batentzako bi sarrera, hain zuzen ere. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunaren izena bihar arratsaldean aterako dugu. Adi egon!

Willis Drummond lapurtarrek zuzenean grabatu duten CD+DVDa aurkeztuko dute zuzenean Azpeitian. Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean 2018ko urriaren 13an eman zuten kontzertua jasotzen da diska bikoitz honetan. 

Delient, berriz, Azpeitia bertako taldea da, erritmo astunak eta lasaiagoak tartekatzen dituena.