Bizikletak konpontzeko eta gurpilak puzteko postea jarri dute fielatoan

Baleike 2019ko urt. 10a, 09:25

Bizikletaren erabilera errazteko lanetan, Udalak poste bat jarri du fielatoan, udaltzaingoaren eraikinaren alboan, bizikletak konpontzeko eta gurpilak puzteko.

Aipatu posteak bizikletak konpontzeko oinarrizko erremintak eta puzgailua ditu bizikleta erabiltzen duten herritarren eskura, egunerokotasunean sortzen diren mantenu beharrak asetzeko. Laster beste poste bat jartzea aurreikusten da Zumaiako beste puntu batean.