Hegazkin arin bat erori eta pertsona bat hil da Hernio mendian

Baleike 2019ko urt. 9a, 19:09
Argazkia: SOS Deiak

Hegazkin arin bat erori da gaur arratsaldeko lehen ordutan Hernio mendira. Ustez bi bidaiari zeramatzan eta oraingoz hauetako baten gorpuzkiak aurkitu dituzte larrialdi zerbitzuek. 

Hegazkina Portugalko Cascais hiritik abiatu da 11:50ean, Hondarribiko aireportura bidean. 13:24an hegazkinaren seinalea galdu dute aireportu horretan. 15:30ean haren arrastoak aurkitu dituzte Hernio mendian, Zatiak erabat kiskalita eta txikituta aurkitu dituzte oinez bila ari ziren erreskate taldeko kideek. 

Uztarrian irakurri dezakezue gertaera honen berri.