Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak

Baleike 2019ko urt. 7a, 13:04

Otsailaren 7a baino lehen jasoko dituzte proposamenak, Alondegian. Kartelekin osatutako erakusketa jarriko dute bertan, otsailaren 13tik martxoaren 4ra.

Zumaiako inauteriak iragartzeko, Zumaiako Inauteriak 2019 testua daraman kartel lehiaketa antolatu du Udalak. Zumaiarrei zuzendu diete parte hartzeko deialdia, eta herritar bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere, teknika librea erabilita A3 neurrian. 

Egilearen izen-abizenak eta datuak gutunazal itxi batean aurkeztu beharko dira. Otsailaren 7ra arte jasoko dituzte proposamenak, Alondegian. Ondoren, otsailaren 13tik martxoaren 4ra, kartelekin osatutako erakusketa ikusi ahal izango da bertan. Festa Batzordeak osatuko du epaimahaia, eta bi sari izango dira: batetik, 300 euroko ordainsaria izango du kartel irabazleak; eta bestetik, bi lagunentzako afaria jasoko du herritarren boto gehien jasotzen dituenak. Saririk irabazi ez duten herritarrek erakusketa itxi ondoren jasoko dute kartela, 15 egunetan.