'El regreso de Mary Poppins' filma emango dute bihar eta etzi Aita Marin

Baleike 2019ko urt. 5a, 09:30

Rob Marshallek zuzenduriko musikala eskainiko dute, urtarrilaren 6an, bihar, eta urtarrilaren 7an, etzi, 19:30ean.

Mary Poppins haur zaintzaile bikaina da; gaitasun magikoak ditu, eta eguneroko lanak abentura bilakatzen ditu. Oraingoan, Banks familiari alaitasuna aurkitzen lagunduko dio, Jack lagunarekin batera.