Gazteentzat literatura tailerra antolatu du Udalak

Baleike 2019ko urt. 4a, 14:42

Urtarrilaren 24an hasi eta apirilaren 4a arte, sei ostegunetan, eskainiko da tailerra. Izen ematea astelehenean zabalduko da.

Zumaiako Udaleko Kultura sailak 14-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako literatura tailerra antolatu du. Literatura saio horiek sei ostegunetan egingo dira Alondegian, 18:30etatik 20:30etara. Tailerra urtarrilaren 24an hasiko da eta apirilaren 4an amaituko da. Izen emateko epea astelehenean irekiko da eta hilaren 18a arte egongo da zabalik. 

Izen eman nahi dutenek ohiko bideak erabili beharko dituzte: Alondegia kultur etxea, 943-86 10 56 telefonoa eta kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikoa.