Bi zumaiar bakarkako txapelaren bila

Baleike 2018ko abe. 28a, 09:27

2012an Hondarribian jokatutako bakarkako txapelketaren finala errepikatuko da gaur Zumaiako Aitzuri frontoian. Bi zumaiar kantxaratuko dira txapelaren bila: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. 

Azken hamarkadetako bi puntista onentsuenak neurtuko dira gaur Aitzuri frontoian, 19:00etan hasita. Lopezek irabazi zuen iazko txapelketa, baina Goikoetxea da modalitate honetan txapel gehien dituen pilotaria: hamar aldiz irabazi du txapelketa, eta gaurkoan bera da faboritoa. 

Aurretik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Olhak eta Aimarrek. 

Gipuzkoa-Lapurdi desafioa igandean

Zesta puntako partida gehiago izango dira asteburuan Aitzurin. Igandea, 16:30ean hasita, Gipuzkoa-Lapurdi saria jokatuko dute Zumaiako frontoian, lau mailatan banatuta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak, 1. eta 2. mailatan. 

Kadetetan Luken Aizpurua eta Julen Cabanillas arituko dira, nagusien 2. mailan Eduardo Agirre eta Julen Lopez, eta nagusien 1. mailan Cosme Agirre eta Unai Uranga.