Bizikleta irteerarekin amaituko du urtea Sastrakas taldeak

Baleike 2018ko abe. 28a, 08:57

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak bizikleta irteera antolatu du igande honetarako. Agertzen diren txirrindulari kopuruaren arabera erabakiko dute zer ibilbide egin. 

Urtea amaitzeko bizikleta irteera antolatu du Sastrakasek. Goizeko 8tan abiatuko dira txirrindulariak Luaki paretik. Zumaia inguruko mendietan arituko dira, eta inguratzen diren lagunen arabera erabakiko dute zer ibilbide egin.