Hiru lagun atera dituzte gauerdian Algorritik

Baleike 2018ko abe. 27a, 12:19

Hiru lagun atera dituzte su hiltzaileek gauerdi aldera Algorritik. Itsasgorak harrapatu ditu harraldean eta larrialdi zerbitzuen beharra izan dute handik ateratzeko. 

Udaltzainek atzo 20:00ak aldera jaso zuten telefono deia. Hasiera batean Itzurundik atera ezinik zeudela zioten; gero konturatu ziren Algorrigatik hitz egiten ari zirela. Su hiltzaileek lehen brankada igaro ondoren dagoen gunean aurkitu zituzten. Itsasgoragatik atera ezinik zeudela informatu gaituzte Udaltzaingotik. 

Egoera onean zeundela ikusita, eta arrisku egoerak ekiditeko, su hiltzaileek marea jaitsi arteko zain egoteko gomendatu zieten. Hala, gauerdi aldera atera dituzte lagun hauek.