Xabier Alegria preso ohiak hitzaldia eskainiko du gaur Gaztetxean

Baleike 2018ko abe. 27a, 08:13

Presoen eta iheslarien alde egunotan egiten ari diren ekitaldien baitan, Xabier Alegria preso ohiak hitzaldia eskainiko du gaur, 18:30etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. 

Preso eta iheslariak. Bilakaera eta etorkizuna du izenburua hitzaldiak, eta presoen eta iheslarien aldeko mugimenduaren bilakaera eta etorkizuneko erronkak izango ditu hizpide.