Familientzako hip hop dantza tailerra egingo da larunbatean

Baleike 2018ko abe. 26a, 12:24

Astindu Zumaiako dantza elkarteak doako dantza tailerrak antolatzen ditu hilero. Larunbat honetan hip hop dantza tailerrean parte hartzeko aukera izango da. 

Alazne Martinezek gidatuko du saioa eta familia osoari zuzenduta egongo da. Seme-alabekin dantzaz gozatzera animatzen dute antolakuntzatik.

Tailerra larunbat honetan egingo da, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Zumaiena ikastetxean. 

Astinduk antolatzen dituen tailer hauek doakoak dira, irekiak, eta adin eta maila guztietarako aproposak.