Oikian ere Gabon giroa nagusitu zen atzo

Baleike 2018ko abe. 25a, 09:59
Argazkia: Eire Salegi

Oikian ere ez ziren falta izan atzo Gabon garaiko abestiak. Goizean hasi eta bazkalordura arte aritu ziren baserriz-baserri kantuan. 

Umeak, eta ez hain umeak ere, aritu ziren kantuan. Txikienak traktore batek eramandako gurdi batean igo zituzten, eta hala ibili ziren, pozik, herrian zehar kantuan.