Olentzero, Mari Domingi eta ikastetxeetako haurrak kantuan aritu dira herriko kaleetan zehar

Baleike 2018ko abe. 24a, 14:57

Zumaiako Herri Eskolako eta Zumaiena ikastetxeko haurrak kalez kale aritu dira kantuan gaur eguerdian, Olentzeroren eta Mari Domingiren konpainia zutela.

Aita Mari auzategitik Kofradia bitarteko bidea egin du talde handiak. Akordeoi doinuekin lagunduta aritu dira kantuan haurrak. Bitartean, Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak eskaini dizkiete bertaratutako umeei.