Agirre eta Cabanillas, Iparraldean nagusi

Baleike 2018ko abe. 24a, 08:16

Asteburu ona izan da hau Zumaiako zesta puntarentzat. Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea bakarkako txapelketako finalerako sailkatu ziren ostiralean, eta Eduardo Agirre gazteak Ugarein txapelketa irabazi zuen larunbatean. 

Eduardoren anaia txikiak, Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek osatutako bikoteak, berriz, Iparraldeko liga irabazi zuten atzo, gaztetxoen mailan, Urruñan jokatutako finalean. Julen Zamorak eta Gorka Mugartegik osatutako bikoteari 33-35 emaitzarekin irabazi zioten.

Bestalde, Christophe Olhak eta Imanol Lopezek osatutako bikoteak irabazi du larunbatean Gernikan jokatutako Calzada klasikoa. Goikoetxea eta Minvielle zituzten aurrean, eta hiru setetan erabaki zen norgehiagoka: 15-10, 8-15, 3-5.