Aiztoa eta arrosa Erribera kalean

Baleike 2018ko abe. 23a, 17:33

Kalea Guztiona Dako lagunek konpetentzia dute egunotan. Arrosa kolorez margotutako Erribera kaleko horma famatuan, arrosa eta labana bana marraztu ditu Mala izengoitiarekin ezagutzera eman den artistak.

Kalea Guztiona Da mugimenduak aurkeztutako mozioa eztabaidatu arte pintadarik eta muralik ezabatuko ez duela iragarri zuen udal gobernuak orain aste batzuk. Mozio hori urtarrileko plenora arte atzeratu dute, eta, printzipioz, herriko toki desberdinetan margotu dituzten muralek eta pintadek bere horretan jarraituko dute. 

Horien artean da, hasiera batean, Malak margotutako murala. Kolore biziz, eta labanarekin eta arrosarekin, jantzi du Euskal Herri mailan ezagun egin den horma.