'Izarren hautsa', zientziaz eta ingurumenaz arituko den atala, webgunean

Baleike 2018ko abe. 23a, 09:31

Aro desbedinak bizi izan ditu Baleike aldizkariak, eta aro bakoitza berrikuntzez beteta etorri da. 2007. urtean kolore biziz jantzita esnatu zen aldizkaria, eta baita ordura arte landu ez genituen erreportajeekin ere.

Zientziari, teknologiari eta ingurumenari tartea egin diogu aldizkarian ordutik gaur egunera arte. Etorkizunean jorratuko dituen gaiak izango dira hauek. Orain arte aldizkarian jasotako erreportaje eta elkarrizketa horiek webgunera ekarri ditugu, Izarren hautsa izeneko atal berrian.

Onddoei, olagarroari edo angulei buruzko edukia aurkituko duzue bertan, baita geologiari, olatuei edota erleei buruzkoa ere. Eduki berriarekin joango gara atala elikatzen.