Eskuz binakako txapelketa profesionaleko partida jokatuko da Zumaian

Baleike 2018ko abe. 23a, 08:41

Zumaiak lehen aldiz hartuko du pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketako partida bat. Urtarrilaren 13an izango da, Aitzuri pilotalekuan, 17:00etan.

Mendizabal III-Erostarbe eta Jaka-Garmendia bikoteen arteko norgehiagokak emango dio hasiera pilota jaialdiari eta ondoren jokatuko da Elezkano II-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko eskuz binakako txapelketako partida.

Txartelak Aitzuriko leihatilan 30 euroren truke erosteko aukera egongo bada ere, lehendik ere salgai jarriko dira internet bidez. Horretarako aski izango da esteka honetan sartzea, partida aukeratzea eta argibideei jarraitzea.