San Tomasak atzerapenarekin hasiko dira Alai auzategian

Baleike 2018ko abe. 21a, 13:27
Argazkia: Iazko San Tomas eguna.

Alai Kultur Elkarteak jakinarazi du antolaketan arazo bat izan dela. Arratsaldeko egitarauak bere horretan jarraitzen du.

Antolaketa arazo bat izan dela eta, Alai auzategiko San Tomas jaia atzerapenarekin hasiko da. Halaxe jakinarazi du festa honen antolakuntza eramaten duen Alai Kultur Elkarteak. Hala ere, arratsaldeko egitarauak bere horretan jarraituko du.

17:00: Potxin eta Patxin pailazoak.

18:00: Trikitilariak auzoan.

20:00: A santo de que kontzertua.