Plastikoak jasotzen aritu ziren igandean Itzurunen

Baleike 2018ko abe. 18a, 20:00

Gipuzkoako kostaldea garbitzeko ekintzak egin ziren pasa den asteburuan. Larunbatean Pasai Donibaneko Kalaburtzan egin zen garbitzea, eta igande arratsaldean Itzurunen. Bietan ere plastikoak jasotzen aritu ziren boluntarioak. 

Fundacion Oxigenok antolatutako La mar de limpio ekimenaren baitan egin ziren bi jardunaldi hauek. Sentsibilizazio kanpaina honek itsasoak garbi mantentzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Hala, igande arratsaldean Zumaian izan ziren boluntarioak. Itsasoak kostaldera ekarritako plastiko zati txikiak jasotzen aritu ziren.