Ostiralean 19:00etan jokatuko da zesta punta jaialdi hau Zumaiako frontoian. Lehen partidan Imanol lopez Olharen aurka arituko da, eta bigarrenean Iñaki Osa Goikoetxeak Aimar izango du aurkari.
Jaialdirako sarrerak salgai daude jada Aitzuri frontoiko tabernan edota Lubaki kiroldegian, 10 euroan.