Aritz Garikano eta Gonzalo Agirre nagusi zesta puntako Udazken Txapelketan

Baleike 2018ko abe. 15a, 10:24

Zesta puntako Udazken txapelketako finalak jokatu ziren atzo Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bertan izan ziren Zumaiako jokalariak, eta emaitza onak lortu zituzten: alebinetan Aritz Garikanok irabazi zuen txapela, eta infantil mailan Gonzalo Agirre izan zen nagusi.