Berri Txarrakeko Gorka Urbizu Ttap aldizkarian

Baleike 2018ko abe. 12a, 20:01

Berri Txarrak hirukoteak gaur iragarri du 2019ko kontzertu bira amaitu ondoren etenaldi mugagabea egingo duela. 

Pasa den urrian Berri Txarrakeko Gorka Urbizu elkarrizketatu zuen Juan Kruz Lakasta kazetariak Ttap aldizkarirako. Bideo honetan duzue pasarte bat, eta elkarrizketa osoa urriko Ttap aldizkari digitalean.

Ttap aldizkari digitala uztailean jaio zen, Kataluniako Esguard astekariaren eta Euskal Herriko Anboto, Baleike, Goiena eta TOKIKOMen arteko elkarlanetik. Astero-astero argitaratzen da, dohainik, iOS zein Android sistemarekin dabiltzan gailu mugikorretarako, eta testuzko zein ikus-entzunezko eduki interaktiboak erabiltzen ditu oinarri gisa. Eskuratzeko, doako aplikazioa deskargatu behar da Google Play zein iTunes aplikazio dendatik.