Ipuin kontaketa saioa izango da gaur haur liburutegian

Baleike 2018ko abe. 12a, 10:03

Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 5 urtetik aurrerako haurrentzat, 17:30ean hasita.

Gabonen bueltan antolatutako ekintzen barruan, haurrei zuzendutako hiru ipuin kontaketa izango dira abenduan zehar haur liburutegian. Gaur bertan egingo da lehenengoa: Pello Añorgak Negua dator ipuina kontatuko du 17:30etatik aurrera. 5 urtetik gorako haurrentzat zuzendutako saioa izango da.

Abenduaren 18an, datorren asteartean, Apikak Olentzeroren lagunak izeneko saioa emango du 4-8 urte bitartekoentzat. Azkenik, hilaren 28an, Kontukantoiren eskutik, Eta eguzkia... Nondik dator, nora doa? ipuin kontaketa izango da 4-8 urte bitarteko haurrentzat. Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira.